Tailerra “Menpekotasuna ikusgai jartzea” / Tailerra: “menpekotasuna ikusgai jarten”
Larunbatean, azaroaren 6an, 40 bat bazkide eta Etxekonak Bat-en interesatuta daudenak elkartu ziren Condestablen, “Menpekotasuna ikusgai jartzeko”.
Goizeko 09:30etik 13:30era lan egin dugu, lehen bakarka, argazkiak aukeratzen, marrazkiak egiten eta orain nola ikusten dugun idazten eta 10-15 urte barru mendekotasunaren inguruan nola ikusi nahiko genukeen idazten.
"Ez zaigu erraza orain baino autonomia gutxiagorekin geure buruaz pentsatzea"
Gure ikuspegia 4 edo 5 laguneko talde txikietan partekatzen dugu eta behar ditugun baliabideak, horien arduradunak eta egutegian pentsatzen dugu.
Tailerraren azken zatia Pleno bat izan zen eta bertan ekarpen eta hausnarketa berri ugari izan ziren, menpekotasunaren inguruan formakuntza eta jarduerak egiten jarraitzeko balioko digutenak.
Proiektu eder baten parte sentitu gara beste behin, elkar gehiago ezagutzeko gogoz eta elkarrekin eraikitzen ari garen amets baten parte.