Excursion to the Obantzea Sakana, Etxekonak MT
Txango honetan, Etxekonak mendi taldeak, Arguiñano abiapuntu eta helmugatzat hartuta, udaberriko egun eder batean, Obantzea amildegitik buelta bat egin zuen. Ibilbide hau Andiako mendilerroan dago. Bideak, harrizko mugarriekin eta marka gorriekin oso ondo markatuta, arroilaren barnealdera garamatza, axolagabe utzi ez gintuen landaredi ikusgarria zeharkatuz. Ematen genuen pauso bakoitzarekin txoko ederrak deskubritzen genituen, harresiak estutu eta bidetik jarraitzea galarazten diguten tokira iritsi arte. Behin puntu honetara iritsita, bueltan hasiko gara.
Beti bezala, giro ona izan zen nagusi, solasaldiak ez ziren eten, eta esperientzia hau partekatzeak elkar apur bat gehiago ezagutzen lagundu zigun.
YouTuben ere ikus daitekeen txangoaren bideoa eransten dizuegu