ETXEKONAKEKO LEHENDAKARIARI ELKARRIZKETA IRRATIAN
06/02/2022
Gaur goizean Ser katean oso erreportaje interesgarria egin dute “Senior Collaborative Accommodations”-ri buruz. Hortarako elkarrizketatu dituzte gure lehendakari Pepari eta Eneko Larrarte Nafarroako Gobernuko Etxebizitza zuzendari nagusiari ere bai. Galdera onak eta erantzun hobeak. Elkarrizketa hauek entzutea komeni da Iruñean eta Nafarroan indarrez egiten ari den alternatiba hau hobeto ulertu nahi badugu.
Kooperatibak proiektu ekonomiko, sozial eta arkitektonikoak lantzen ari dira. Orain Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak konpromisoa hartu duten pausoak ematea behar dugu, gure ametsak egi bihurtzeko beharrezkoak diren lurrak lehiaketara ateratzea.