Lizarraga goitik San Adrianera, Etxekonak MT

Joan den urriaren 21ean, goizeko txango bikaina egin genuen.

Guztira 8 km izan ziren, ez zitzaigun asko kostatu, desnibela handirik ez zegoen eta. Ia hasieran arkutik eta Portupekoleze kobazulotik pasatu ginen eta behin kobazulo hau ikusita, San Adrianera abiatu ginen, hasieran goian, baina gero euri eta haize pixka batekin behera egin genuen. San Adriango mokadutxoa hartu eta gero kotxeetara itzuli ginen, pistatik behera.

Ondo hasi gara eta lehen bezala jarraitzen saiatuko gara.

Txangoaren bideoa: https://youtu.be/KvuNxOGzymg

Aurreko artikulua
Hurrengo artikulua