Azaroko Batzarra/ Azaroko Batzarra

Azaroaren 25ean hileroko batzarra egin genuen eta bertan 37 bazkidek eta Etxekonakbat proiektuan interesa duten 10 lagunek parte hartu zuten.

Pertsona hauek aurkeztu ondoren, proiektuaren filosofiari buruzko sarrera labur bat egin zen, eta ondoren, finkatutako gai-zerrendaren eta batzorde ezberdinen informazioaren arabera batzarra egiteari ekin zitzaion.

Garrantzi berezia izan zuten bi gaik, Mendekotasunari buruz egindako tailerren ondorioen aurkezpena eta urtarrilaren 26rako prestatzen ari diren jardunaldien egitarauaren aurkezpena.

Aurreko artikulua
Hurrengo artikulua